PEÑASCAL KOOPERATIBAREN PARTAIDETZA KORRIKA 19

//PEÑASCAL KOOPERATIBAREN PARTAIDETZA KORRIKA 19

PEÑASCAL KOOPERATIBAREN PARTAIDETZA KORRIKA 19

Korrika_Peñascal

Euskal Herrian, euskara goraipatzeko hainbat ekitaldi egiten dira urteetan zehar, baina KORRIKA dugu, ekitaldi nagusi eta garrantzitsuenetarikoa.
Lehen KORRIKA, 1980. urtean egin zen eta euskararen alde. AEK euskaltegiek antolatzen duten ekimena da, eta herritar eta erakundeek, lasterketa horretako zatitxo bat erosten dute. Dirua , euskararen aldeko erakundeei laguntasuna emateko da, kontutan hartu behar baitugu, erakunde hauek euskararengatik egiten duten lana. Hau dela eta, KORRIKA, bi urtez behin ospatzen da.
2.300km egiten ditu KORRIKAK, eta PEÑASCAL COOP. taldeak, 1.110km-an parte hartu du.
Gabeko 22.30 ak aldera zegoen km horretako ordua, baina, ia ordu bateko atzerapenez etorri zen KORRIKA. Dena den, PEÑASCAL KOOP. bi ikasle, MOUSSA AKEITA eta ABDOOU AZIZ, gogotsu eta parte hartzeko irrikaz egon ziren denbora guztian.
Bi ikasle hauek, Senegaldarrak dira, eta lehen aldiz ikusten zuten KORRIKA. Hau dela eta, testigua eramateko aukera ona zela pentsatuz, euskararekin hurbiltasuna bermatzeko modu bat izan zen. Gainera, ikasle hauek, euskara ikasten hari dira, eta denbora gutxian aurrerapen handia izan dute.
KORRIKA gure km-ra heldu berehala, ikasleak multzoan sartu eta testigua hartu zuten beraien zatia bukatu arte. Oso gustura eta ekintzaren parte sentitu zirelarik.
Bukaeran, PEÑASCAL KOOP.-taldeak, testigua Xemein Abesbatzari eman zion eta ikasleak pankartaren atzetik korrika egiten jarraitu zuten ia hurrengo herri-arte.
Ekintza hau, Euskaldunontzat berezia da, baina atzoko egunetik aurrera, hainbat atzerritarrentzat ere , gogoan edukitzeko ekitaldia bilakatuko zen.
Beti ere… “ongi etorri euskaraz bizi nahi dugun herrira” gogoan hartuz.

korrika 19