Sekulako astea

Sekulako astea

Joan den astean, maiatzak 31 eta ekainak 1, Peñascaleko ikasleek futbitozko txapelketa izan zuten Montañon dugun ikastetxean. Arratsaldeko 16.00etatik 19.00etara, 7 partida jokatu ziren, 14 taldeekin, egun bakoitzean.

Ekipo bakoitzak 6 taldekide zituen gutxienez eta hainbat jende bildu ginen berton. Modako neskek ere sekulako ekipoa eratu zuten, eta asko ez irabazi arren, oso ondo jokatu zuten. Zorionak zuontzat neskak. Zuek bai, merezi duzuela gabarra  …

3 onenek, puntu eta golen arabera, saria izan zuten, eta sekulako bazkaria izan zuten Montañoko jatetxean ostiralean. Han egon ginenok, bazkaria jaten, oso ondo jan genuen eta gustora egon ginen. Zorionak, Montañoko sukaldari eta arduradunei sekulako arreta egin zigutelako.

Baina hori gutxienekoa da, azkenean guztiek saridunak izan ginen eta.

Laster errepikatuko dugulakoan.

[su_custom_gallery source=”media: 3108,3107″ link=”lightbox” width=”430″ height=”300″]inserciona 2015 1[/su_custom_gallery]