Ikasi Irakatsiz

Erdi Mailako Zikloko gure ikasleek, Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxeko 120 ikasleei, Elikagai Osasuntsuei buruzko hitzaldi eta tailerra eman diete. Ikasle hauek 8-10 urte bitartekoak izan dira eta bertan gure ikasleek izan dira euren irakasle, “ikaskuntza eta zerbitzua” proiektuaren barruan.

Teoria eta praktika landu dituzte bertan, bi gune ezberdinetan hain zuzen ere. Alde batetik, gelan, elikagai osasuntsuei buruzko informazioa ezagutu dute eta ondoren, sukaldean bertan, praktikan jarri dute ikasitakoa: barazki pizza eta fruitu broxeta eginez

Ekintza oso aberasgarria izan da bai guretzat, bai Bermeotik etorritakoentzat ere, adibide gisa horra hor argazki batzuk.