Erdi Mailako Zikloko gure ikasleek, Elikagai Osasuntsuei buruzko hitzaldi eta tailerrak eman dizkiete Bilboko Sagrado Corazón ikastetxeko 25 ikaslei.
Ikasle hauek 8-9 urte bitartekoak izan dira eta bertan gure ikasleak izan dira euren irakasle, “ikaskuntza eta zerbitzua” proiektuaren barruan.
Teoria eta praktika landu dituzte bertan, bi gune ezberdinetan hain zuzen ere.
Alde batetik, gelan, elikagai osasuntsuei buruzko informazioa ezagutu dute eta ondoren, sukaldean bertan, praktikan jarri dute ikasitakoa: barazki pizza eta fruitu broxeta eginez.
Ekintza oso aberasgarria izan da bai guretzat, bai Bilbotik etorritakoentzat ere, adibide gisa horra hor argazki batzuk.