Pasa den maiatzaren, 12 eta 19an Erriberako Merkatura joan ginen, Oinarrizko Graduko lehenengo mailako ikasleekin. Ikasle hauek ostalaritza sektorean daudenez gero, Erribera Merkatuan ze elikagai ezberdin saltzen zuten ikustera joan ginen.
Lehenengo eta behin, Merkatuaren historiaren laburpen bat egin genuen eta jarraian merkatuko bi pisuak ikusi genituen. Era askotako postuak ikusiz: harategi, arraindegi, fruta denda, esneki denda, gozoki denda, baratzeko produktuak… Bere instalazioetatik buelta bat eman eta gero lanean hasi ziren gure ikasleak.
Bertan bete beharreko lana zera zen: produktu ezberdinen prezioak idatzi, bertako postuetako langileekin hitz egin kontsumo ohituren inguruan, eta bertan zeuden bezeroei elkarrizketa labur bat egin, erositako produktuei buruz.
Erriberako Merkatura irteera bat egiteak km0ko produktuak ikusteko balio izan digu eta jaten dugunaren zati bat nondik datorren eta zenbat eurotan saltzen den ikasi eta aztertzeko. Honetaz gain Bilboko Hiriaren historia apur bat ikasi dugu, Bilbo bertan sortu baitzen. Eta bukatzeko, pertsona heldu ezberdinekin harremanetan jartzeak ere, lotsak eta beldurrak kentzen lagundu die baten batzuei.
Landu beharreko txostenaren kopia eta bertan ateratako argazki batzuk jarriko ditugu jarraian gauzak hobeto ulertzeko.