Eskolapios ikastetxekoekin janari osasuntsuak egiten.
Erdi Mailako Zikloko gure ikasleak, Elikagai Osasuntsuei buruzko hitzaldi eta tailerra eman diete Eskolapios Ikastetxeko 33 ikaslei. Ikasle hauek 13-14 urte bitartekoak izan dira eta bertan gure ikasleak izan dira euren irakasle, “ikaskuntza eta zerbitzua” proiektuaren barruan. Alde batetik praktika landu dute bi gune ezberdinetan, batetik pizza beganoa egin dute irin integral eta guzti, eta bestalde azenario madalenak egin eta apaindu dituzte. Bestalde, gelan, hiru txokotan banatuta, 5 zentzumenetako 3 landu dituzte, begiak itxita izanik, elikagai ezberdinak usaindu, dastatu eta ukitu dituzte, [...]