2023ko EKAINA, ERRIBERAKO MERKATURA IRTEERA
Pasa den maiatzaren, 12 eta 19an Erriberako Merkatura joan ginen, Oinarrizko Graduko lehenengo mailako ikasleekin. Ikasle hauek ostalaritza sektorean daudenez gero, Erribera Merkatuan ze elikagai ezberdin saltzen zuten ikustera joan ginen. Lehenengo eta behin, Merkatuaren historiaren laburpen bat egin genuen eta jarraian merkatuko bi pisuak ikusi genituen. Era askotako postuak ikusiz: harategi, arraindegi, fruta denda, esneki denda, gozoki denda, baratzeko produktuak… Bere instalazioetatik buelta bat eman eta gero lanean hasi ziren gure ikasleak. Bertan bete beharreko lana zera zen: produktu [...]