Eskolapios ikastetxekoekin janari osasuntsuak egiten

Erdi Mailako Zikloko gure ikasleak, Elikagai Osasuntsuei buruzko hitzaldi eta tailerra eman diete Eskolapios Ikastetxeko 75 ikaslei. Ikasle hauek 8-9 urte bitartekoak izan dira eta bertan gure ikasleak izan dira euren irakasle, “ikaskuntza eta zerbitzua” proiektuaren barruan (aprendizaje y servicio). Teoria eta praktika landu dituzte bertan, bi gune ezberdinetan hain zuzen ere. Alde batetik, gelan, elikagai osasuntsuei buruzko informazioa ezagutu dute eta ondoren, sukaldean bertan, praktikan jarri dute ikasitakoa: barazki pizza eta fruitu broxeta eginez. Ekintza oso aberasgarria izan da bai guretzat, bai Bilbotik [...]